miércoles, 16 de diciembre de 2020

8. Gabonart zabalik

Gaur goizean  8. Gabonart azoka zabaldu dugu. Gabonetako Artisau Azoka honek 38. edizioa beteko ditu, baina aurten Areatzako pasealekua pribilegiatuan izango da. Goizeko ekitaldian Amaia Arregi, Bilboko Alkate ordea, Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru ordezkaria, besteak beste, izan dira. Era horretan, haiekin batera  Benat Vidalek, Arbasoko presidenteak, Gabonetako Azokaren antolatzaileek, anfitrioi lanak egin ditu. Gabonak eta artisautza Bizkaiko uriburuan elkarren eskutik dabiltzala berrogei urte dira ia, eta, aurten, pandemia izan arren, ostera ere izango da hitzordua gauza benetakoak eta originalak maite dituztenentzat. Arbaso elkartearen eskutik Euskal Herriko Artisautza Tradizionala sustatzeko elkartea, Gabonart Gabonetako Artisautza Azokaren 8. edizioa izango da aurten, Areatzako pasealekuan izango duelarik kokagune abantailatsua.

Gabonetako Azoka abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra ospatuko da. Bere historian zehar lehenengo bider, Areatzako Pasealekuan egongo da kokatuta. Aurten bestelako formatu bat izango du, alde batera utziko baita ohiko olana zuria, eta etxolak erabiliko dira, baina jendea artisautzatik “hurbilago” sentituko da, kokaleku berri horri esker. Hogeita hamar erakusketari izango dira, eta Euskal Herriko lurralde guztietako eta Estatu osoko ordezkaritza handi samar bat izango da bertan, baina batez ere bizkaitar artisauak. Izan ere, hitzordu honek “local is cool” delakoaren aitzindari bihurtu nahi du.

Zortzigarren urtea da Arbasok kudeatzen eta antolatzen duela Bilboko Gabonetako Azoka Tradizionala. Elkarte honek egiteko zaila hartu du bere gain, artisautzaren sektoreak berak proposaturik. Pandemia urte honetan, sektoreak bereziki pairatu baitu egoera hau azokak behin eta berriro bertan behera utzi direlarik eta ekoizle txikiak izan direlarik gutxietsienak, “ekitaldi hau antolatzea lehentasunezko eginkizuna zen”, nabarmendu du Arbaso elkarteak. Asko dira beren jarduera utzi beharra izango duten artisauak, azpiraturik gauzkan krisi sozio-ekonomiko-sanitarioa dela-eta, baina “ezinbestekoa da horrelako topaketak antolatzea, batez ere orain, hain bolada handian direlarik tokian-tokian eta eskuz egindakoa nabarmentzeko politikak”, adierazi dute.

Arbasok berpiztu egin du Bizkaiko hiriburuko Gabonetako Azokaren ospea.

Ekonomia jarduera hau aukera ematen ari da artisauentzako negozio aukera berriak sortzeko, Euskal Herriko artisautza jendartean ezagutzera emanez eta zabalduz. Hala, ekitaldi mota honen bidez ez bakarrik sustatzen da artisautza merkaturatzea, gure kulturaren zabalkundea ere egiten da, eta ekonomia bera suspertzeko saioa egiten da.

Hala, bada, aurten, 26 artisau izango dira Areatzako Pasealekuan bilduko direnak. “Leku horrek are eta gehiago hurbilaraziko du artisautza hirira”, nabarmendu dute antolatzaileek.


No hay comentarios:

Publicar un comentario