Gabonak eta artisautza Bizkaiko uriburuan elkarren eskutik dabiltzala berrogei urte dira ia, eta, aurten, pandemia izan arren, ostera ere izango da hitzordua gauza benetakoak eta originalak maite dituztenentzat. Arbaso elkartearen eskutik (Euskal Herriko Artisautza Tradizionala sustatzeko elkartea), Gabonart Gabonetako Artisautza Azokaren 8. edizioa izango da aurten, Areatzako pasealekuan izango duelarik kokagune abantailatsua.
Bihar inauguratuko dugu, leku zoragarri horretan eta zure bisita espero dugu. Goizeko 11:00etan postuak zabalduko ditugu. Han ikustea espero dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario