Hala, bada, aurten, 26 artisau izango dira Areatzako Pasealekuan bilduko direnak. Ia hogeita hamar ekoizle horien artean, artisau bizkaitarren presentzia nabarmena da, eta aurten, guztira 17 izango baitira. Horrek argi erakusten du zer garrantzia handia duen hitzordu honek lurralde honetako sektorearentzat. Hala ere, hori ez da eragozpen izango Euskal Herriko beste lurralde batzuetako artisauak ere izan daitezen, eta baita penintsulatik etorritako beste batzuk ere.
Horrela, bada, hona hemen ekoizleen zerrenda, Euskal Herriko gainerako lurraldeetatik bana etorriko delarik. Euskal Herritik kanpotik, beraz, Extremaduratik, Gaztela eta Leondik eta Kantabriatik etorriko dira artisauak. Galiziatik hiru ordezkari izango dira Gabonarten.
Sektoreka, aurten artisaurik gehienak bitxigintzakoak izango dira, eta jostailugintzakoak, berriz, lau, guztiak ere profesionalak. Beste hiru artisau izango dira ehungintzakoak, eta beste horrenbeste zurgintzakoak eta larrugintzakoak. Eta, ordezkaritza hori osatuz, bi artisau beiragintzakoak, bi lurringintzakoak, bi imitaziozko bitxien arlokoak, bi zeramikakoak eta bat lore ihartuetakoak.
Guztien artean, Areatzako pasealekua ezin saihestuzko hitzordu bihurtzen ari dira, bai bilbotarrentzat, bai Bizkaiko hiriburura bisitan etorriko direnentzat, garai zail hauetan, noiz ere elkartasuna eta tokian tokiko kontsumoaren garrantziaz ohartzea garrantzitsuago bilakatu baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario